Gizartea -
Trafikoa
Motorzale bat larri zauritu da Iruñean izandako istripu batean
Istripua 06:00etan izan da, 24 urteko motorzalea errepidetik atera eta babes-hesiaren kontra talka egin duenean.
Erredakzioa
Motorzale batek zauri larriak izan ditu Iruñeako Errondan (PA-30) gertatutako istripuan, bigarren irteeraren parean, Foru Gobernuak aditzera emandakoaren arabera.
Zauritua 24 urteko gizonezkoa da. 06:00etan motorra errepidetik atera zaio eta babes-hesiaren kontra talka egin du.
Istripuaren ondoren, zauritua Nafarroako Ospitalera eraman dute anbulantzia medikalizatu batean eta Foruzaingoa arduratu da atestatua egiteaz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea