Gizartea -
Osasuna
Interpolek PIP bularreko implanteen arduraduna atxilotzeko agindu du
Frantziak osasunerako arriskutsuak izan daitezkeela eta PIP inplanteak dituzten emakumeei kentzeko eskatu die. Espainiak eta EBko gainerako herrialdeek, ordea, ez dute gomendiorik aldatu.
Erredakzioa
Interpolek Jean-Calude Mas PIP inplanteak ekoizten zituen fabricaren sortzailearen kontrako atxilotze agindua jarri du, interpolen webgunean ikus daitekeenez.
Atxilotze agindua duten pertsonen zerrendan sartu du Mas eta 72 urte dituen enpresariaren argazkia ere jarri du, "osasunaren eta bizitzaren kontrako" ekintzak egotzita.
Poly Implant Prothèse (PIP) empresa 1991n sortu zen Frantziako Kosta Urdinean eta bularreko inplanteak sortzen zituen munduko laugarren empresa bésala sailkatu zen.
2010eko martxoan Frantziako agintariek inplanteak egiteko erabiltzen zuten gela erretiratu zuten merkatutik eta Frantzian etxe horretarko protésica zituzten 30.000 emakumeri mediku azterketa egiteko eskatu zieten. Ostiral honetan, berriz, inplante horiek dituzten emakumeei erretiratzeko eskatu diete.
Frantziako Exekutiboak erabaki hori hartu du inplante batzuk mediku erabilerarik ez duten silikonaz eginak daudelako, eta antza, hautsi egin daitezke. Horrez gain, bertako osasun agintariek, PIP inplanteek emakume baten heriotza eragin duten susmoa dute.
EB, arriskuak aztertzen
Europar Batasuna PIP moduko bularreko protesiek eragin ditzaketen arriskuak aztertzen ari da.
Europako Osasun Segurtasunerako Batzordeak, EBko 27 kideen ordezkariak biltzen dituenak, telefono bidezko konferentzia egin du gai honen inguruko azken datuak aztertzeko.
Europako Batzordeak herrialdeei, nazio mailan, arriskuaren kudeaketarako egokiak direla iritzi dioten neurriak hartzeko eskatu die. Halaber, inplante horiek dituzten emakumeei zirujauarekin harremanetan jartzeko gomendioa egin die ahalik eta jarraipen egokiena izan dezaten.
Espainiak ez du gomendiorik aldatuko
Frantziako gobernuak inplanteak dituzten emakumeei erretiratzeko eskatu dien arren, Espainiak, EBko gainerako herrialdeek bezala, ez du orain arte egindako gomendiorik aldatuko.
Alfonso Jimenez Palacios, jarduneko Osasun idazkari nagusiak horrela jakinarazi du EBko batzordearekin egoera aztertzeko egindako konferentziaren ostean. Jimenezen iritziz, Frantziako osasun agintariek aurkeztutako argudioek ez dute Europaren gomendien aldaketa justifikatzen.
Jarraitu beharreko pausoak
Espainiako Sendagaien eta Osasun Produktuen Agentziak PIP protesiak dituzten emakumeei euren medikuarekin harremanetan jartzeko gomendioa egiten diete, urtero ekografia bidezko jarraipen egokia jaso dezaten.
Inplantea, apurtu bada soilik erretiratzea gomendatzen dute.