Gizartea -
Eraikina hustu dute
Azkoitiko sute batean kea harnasteagatik lau lagun artatu dituzte
Eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte eta gaixo dauden hainbat persona heldu suhiltzaileek eskailera berezi batekin atera dituzte.
Erredakzioa
Lau lagun artatu dituzte gaur arratsaldean Azkoitin (Gipuzkoa) piztu den sute baten ondorioz. Eraikin osoa hustu dute suhiltzaileek eta herrizaingo sailak adierazi dutenez.
Arratsaldeko 16.45ak inguruan piztu da sua Txalon Erreka kaleko bosgarrenean. Bost solairu ditu eraikinak eta bizilagun guztiak euren etxeetatik atera dituzte. Horietatik lau kea harnasteagatik artatu dituzte, eta lagun bat ospitalera ere eraman behar izan dute.
Oraindik ez dakite nola piztu den eraikineko hirugarren solairuan hasi den sutea, baina dagoeneko kontrolpean dago.
Suhiltzaileek eskailera berezi bat erabili behar izan dute persona heldu batzuk euren etxeetatik atera ahal izateko.