Gizartea -

AEBetan

Istiluak eta atxiloketak Nike etxeko zapatila berriak lortzeko

Eromena Ameriketako Estatu Batuetan Air Jordan 11 Retro Concor zapatila berriak lortzeko.

Air Jordan 11. Argazkia: www.michaeljordansworld.com
Air Jordan 11. Argazkia: www.michaeljordansworld.com
Air Jordan 11. Argazkia: www.michaeljordansworld.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nike etxeak atera dituen Michael Jordan saskibaloi jokalari ohian inspiratutako zapatila berriak lortzeko eromena sortu da. Hainbat istilu eta atxilotu egon dira AEBetako hirietan Poliziak jakitera eman duenez.

Hainbatek ere liskarrak izan dituzte zapatilak saltzen dituzten dendetako ilara luzeetan.

Zapatila berri hauek Air Jordan 11 Retro Concord modeloa dira eta 180 dolar balio dute. 1996an atera zituztenen berrargitalpena dira.

Seattlen esaterako, Poliziak piperbeltz gasa erabili behar izan zuen borrokan hasi ziren 20 bezeroren aurka. Atlantan, zapatilak saltzen dituen denda bateko atea bota egin zuen jendetzak eta lau lagun atxilotu behar izan zituzten. Baita, zapatilak erosteko, kotxean bi haur bakarrik utzi zituen emakume bat ere.

Istiluak ere Taylorren, Michiganen. 100 lagun inguru indarrez sartu ziren merkataritza gune batera eta atxilotuak izan ziren, baita Toledon (Ohio) ere.

Indianapolisen, hamarnaka persona neskato baten gainetik pasa ziren zapatilak lortzeko ahalegin batean.

Ohar baten bitartez, Nike etxeak bere kezka azaldu du eta "errespetuz eta segurtasunez" erosteko deia egin die hiritarrei.

1996ko zapatilen berrargitalpena dira, Jordan izar bat zenean atera zituztenak eta jada eBayen 600 dolarretan saltzen dira.

Ostiral honetako istiluak orain 20 urtekoak ekarri dituzte gogora, izan ere, orduan ere istilu larriak izan ziren zapatilak lortzeko, eta erahilketak ere egon ziren 1984an Nikek atera zituen zapatila horiek eskuratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea