Gizartea -

Gertakaria

Bi anaia bikik erredura larriak jasan dituzte, Malagan

39 urteko gizonezkoek bigarren graduko erredurak dituzte eta Malagako Ospitalean daude. Poliziaren ustez, baliteke ezbeharra "istripu" bat izatea eta anaiek sua piztu nahi zutenean gertatu izana.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi anaia bikik (39 urte) hainbat erredura jasan dituzte gaur euren gorputzean, Malagan oraindik ezagutzen ez diren egoeretan erre ostean. Poliziaren ustez, baliteke ezbeharra "istripu" bat izatea eta anaiek sua piztu nahi zutenean gertatu izana.

Larrialdietatik jakitera eman dutenez, gertakaria Malagako Bolivia kalean izan da, 00:30ean, kanpin batetik gertu.

Larrialdietako Zerbitzuak eta Polizia Nazionala bertaratu dira leku horretara egoeraren berri izatean; dirudienez, bi gizonezko erreta zeuden, likido sukoi batek hartu ostean.

Gizonezkoek bigarren graduko erredurak dituzte eta Malagako Ospitalean daude, hodiak jarrita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea