Gizartea -
Epaia
16 urte eta 8 hilabeteko zigorra ezarri diote Berrobiko parrizidari
Hain zuzen ere, azpikeriaz gauzatutako hilketa delitua egotzi diote.
Erredakzioa
2009an Berrobin (Gipuzkoa) aitaordea hil zuen gizonari 16 urte eta 8 hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote gaur, azaroaren 14an herri epaimahai batek errudun jo eta gero.
Hain zuzen ere, epaileak 16 urteko zigorra ezarri dio azpikeriaz gauzatutako hilketa egotzita, eta 8 hilabetekoa lapurreta egiteagatik.
Halaber, akusatuak 17.472 euroko kalte-ordainak eman beharko dizkie hildakoaren bi semeei, hots, amaren aldetik dituen bi anaiei.
Epaiaren arabera, hilketa 2009ko maiatzaren 18an izan zen. Egun horretan, biktima lan-tresnak gordetzen zituen txabola batera joan zen, autoz. Bertan, auzipetua zain zuen, eta hark kolpe bat eman zion buruan, mailu batekin.
La resolución judicial de la Sección Primera de la Audiencia de Gipuzkoa explica que los hechos ocurrieron la mañana del 18 de mayo de 2009, cuando la víctima se desplazó en su coche a una chabola de su propiedad en la que guardaba aperos de trabajo, situada en los terrenos del caserío Gain-Txiki de Berrobi.
Biktima makurtuta zegoen eta semeordeak "ezustean" egin zion eraso. Beraz, "ezin izan zen defendatu".
Aitaordea lurrean etzanda zegoela, erasotzaileak gorpua miatu eta 700 euro kendu zizkion. Ondoren, ihes egin zuen, baina bi egunen ostean atxilotu zuten, Lleida eta Frantzia arteko mugan.