Gizartea -
Gasteizen
Banca Eticaren Fiare proiektuak 'Ignacio Ellacuría' saria jaso du
Lehendakariak Euskaditik kanpo bizi diren euskal herritarrei egindako harreran banatu dute saria.
Erredakzioa
Banca Eticaren Fiare proiektuak irabazi du "Ignacio Ellacuría" III. saria. Peru Sasía Fundazio horren zuzendariak jaso du.
Saria Patxi López lehendakariak Euskaditik kanpo bizi diren euskal herritarrei egindako harreran banatu dira, lehendakaritzan (Gasteiz).
"Suspergarria da ikustea beste aukera iraunkor eta etiko batzuk proposatzen dituztenek erantzuna jasotzen dutela", esan du lehendakariak Fiarek egindako lana aintzatesteko; izan ere, garai hauetan "solidaritaterik ezak eta espekulazioak" markatzen dituzte merkatuen politikak, eta "suspergarria" da ikustea nork edo nork "kontrako bidea" hartu duela.
Ekitaldian egon dira Banca Etica osatzen duten erakundeetako arduradunak eta kideak, baita Gabonak direla eta Euskadin dauden baina beste herrialde batzuetan lan egiten duten euskaldunak ere.
Lehendakariak kritikatu egin du Espainiako gobernu berriak Lankidetzarako Estatu Idazkaritza kentzeko hartu duen erabakia. Lópezek adierazi duenez, idazkaritza hori "munduko desberdintasunak arintzeko funtsezko tresna" zen. Nabarmendu duenez, Euskadin "beste bidetik" joatea erabaki dugu; hain zuzen ere, Lankidetzarako EuskalAgentziarenetik eta krisiari "ongizate estatua desegin gabe" aurre egitearenetik.
Lehendakariak eskerrak eman dizkie Euskaditik kanpo bizi diren euskaldunen ordezkariei sari banaketara joateagatik, eta gogorarazi die Euskadik atzerrian dituen enbaxadorerik onenak direla.
Fiare
Hirugarren edizio honetan epaimahaiak Fiare proiektuaren ekarpena aintzatetsi nahi izan du. Aipatutako proiektua aurrezkiaren eta kreditu iraunkor eta bideragarriaren arteko bitartekotza zirkuitua finkatzea lortu duen finantza tresna da, eta balio ez espekulatzaileetan oinarritzen da.
Orain dela 6 urte baino gehiago finantza jarduera hasi zuenetik, Fiarek pobreziaren kontrako borroka, emakumeen eskubideen defentsa eta elkar garapena sustatzen dituen sare solidario bat sortu du, kreditua irizpide etikoen arabera kudeatzearen bidez.