Publizitatea
Itxi

2021/05/03

17:02

Gizartea

Koronabirusa

Asteburuan 100.000 txerto baino gehiago jarri ditu Osakidetzak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ia 260.000 pertsona immunizatuta daude Euskadin. 60-69 adin tartean, herritarren % 55,9k lehen dosia jaso dute.

1:52
607.688 pertsona dira adin tarte horietakoak. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Osakidetzak koronabirusaren aurkako 103.839 txerto jarri ditu ostiraletik asteleheneko lehen ordura arte, Osasun Sailaren azken balantzearen arabera.

Hori horrela, orotara 882.560 txerto jarri dituzte Euskadin orain arte, eta 259.573 pertsona immunizatuta daude dagoeneko (herritarren % 11,7), hau da, dagozkien txertoko dosi guztiak jarrita dituzte. Ostiralean, portzentaje hori % 9,8koa zen.

Hain zuzen ere, orain arte Pfizerren 579.828 txerto jarri dituzte, AstraZenecaren 237.111, Modernaren 53.052 eta Janssenen 12.569.

Adin tarteei dagokienez, immunizazioa ia erabatekoa da (% 98koa) 90 urtetik gorakoen artean. 80 eta 89 urte artekoen artean, % 88,1ek jaso dituzte jada dosi guztiak.

70-79 adin tartean, herritarren % 73,1ek dosi bat jaso dute, eta % 17,6 immunizatuta daude.

Azkenik, 60 eta 69 urte artekoen artean, % 55,9k lehen txertoa hartu dute, eta % 5,9 immunizatuta daude.

JARRITAKO TXERTOAK ADIN TALDEAREN ARABERA 1. dosia 2. dosia
100 urte edo gehiago % 100 % 99,1
90-99 urte % 100 % 99,1
80-89 urte % 100 % 98,4
70-79 urte % 93,3 % 36,7
60-69 urte % 81,1 % 6,6

JARRITAKO TXERTOAK ARRISKU TALDEAREN ARABERA 1. dosia 2. dosia
Zentro sozio-sanitarioetako egoiliar eta profesionalak % 100 % 100
Osakidetzako profesionalak % 100 % 100
Osasun arlo pribatuko profesionalak % 98,6 % 79,2
Ertzaintza (55etik beherakoak) % 100 % 0,0
Beste zerbitzu sozio-sanitarioetako profesional eta erabiltzaileak (55etik beherakoak) % 100 % 0,0
Hezkuntza arloa (55etik beherakoak) % 100 %0,0

BANATUTAKO ETA JARRITAKO TXERTOAK MARKA KOMERTZIALAREN ARABERA BioNTech / Pfizer Moderna / Lonza AstraZeneca Janssen Guztira
Jasotako txerto kopurua 805.950 107.400 264.300 12.750 1.190.400
2. dosirako gordetako txerto kopurua 26.400 15.750 17.037 0 59.187
Txertaketaren planifikazioa (maiatzak 12-18) 74.180 8.979 0 0 83.159
Jarritako 1. dosiak 426.053 61.191 258.751 0 745.995
Jarritako 2. dosiak 277.813 20.461 0 0 298.274
Dosia bakarrak 1.504 1.019 4.922 12.747 20.192
Jarritako dosiak 705.370 82.671 263.673 12.747 1.064.461

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena