Gizartea -

Donostia

Uxotegiko okupek manifestazioa egingo dute itxieraren kontra

Alde Zaharreko eraikina okupatu zuten gazteek manifestazioa deitu dute ostiralerako eta ostegunean lapikoekin zarata ateratzera animatu dituzte herritarrak.

Hiru hilabetez egon da okupatuta Uxotegi. Argazkia: EITB
Hiru hilabetez egon da okupatuta Uxotegi.
Hiru hilabetez egon da okupatuta Uxotegi. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Alde Zaharreko Uxotegi eraikina hiru hilabetez okupatu duten gazteek manifestazioa deitu dute ostiralerako, atzo eraikina itxi zutela salatzeko.

Agiri batean, okupek Boulevardetik 18:00etan hasiko den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Era berean, ostegunean 20:00etan, Konstituzio Plazan, lapikoekin zarata egitera animatu dituzte herritarrak.

Gazteek agirian azaldu dutenez, urte askotan ez dute lekurik izan aisialdirako, eta "irtenbide bakarra tabernetara sartu eta kontsumitzea" izan dela diote, izan ere, Alde Zaharrean ez omen dute leku estalirik haien jardueretarako.

Era berean, Uxotegin egon diren bitartean "ilusioz" jarduera asko egin dituztela azaldu dute, eta horri esker auzoari "bizia" eman diotela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea