Gizartea -
Marchenan (Sevilla)
Gazte bat atxilotu dute ustez bikotekide ohia hiltzeagatik
Gazteak emakumearen mutil-laguna arin zauritu du. Biktimak eta erasotzaileak seme-alaba adingabe bat zuten.
Erredakzioa
Guardia Zibilak gazte bat atxilotu du Sevillan bere bikotekide ohia hiltzea leporatuta, Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez. Halaber, gazteak emakumearen mutil-laguna zauritu du.
Ezbeharra 21:00ean gertatu da Marchenako Maestro Moreno Torroba kalean, iturri berdinen arabera.
Antza denez, gazteak sastada bat eman dio emakumeari eta arin zauritu du biktimaren mutil-laguna.
Biktimak eta erasotzaileak seme-alaba adingabe bat zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea