Gizartea -

Donostialdeko Metroa

Donostiako Topoko saihesbidearen kostua 227 milioi eurora iritsiko da

77 milioi euro oraindik esleitzeke daude. Zubieta kalean ekainean hasiko dira falta diren 400 metroak zulatzen, duela hilabete batzuk zulo batzuk agertu ostean.

Arriola, Donostialdeko metroko lanetan. Argazkia: Efe
Arriola, Donostialdeko metroko lanetan. Argazkia: Efe
Arriola, Donostialdeko metroko lanetan. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostialdeko metroko saihesbidearen kostua 150 milioi eurokoa da oraingoz, esleitutako kontratuak kontuan izanda, baina oraindik esleitzeke dauden lanak falta dira, eta zenbatekoa 227 milioi eurora iritsiko dela aurreikusi dute.

Datu horien berri eman du gaur Iñaki Arriola Lurralde Antolakuntza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak Bentaberriko geltokia izango denera egindako bisitan. Pedro Marco Garraio eta Azpiegitura sailburuordea eta Antonio Lopez Euskal Trenbide Sarearen Eraikuntza zuzendaria ere izan dira bertan.

Saihesbidearen 1. zatian izan da Arriola, Lugaritz Mirakontxarekin lotzen duen tartean, eta azaldu du zulatzeko lana amaitu dela, guztira 3.073 metro tunel.

Uda amaieran eskailera mekanikoak eta korridoreak jarriko dituzte, eta horrekin amaituko dira gainazaleko lanak eta inguru horren urbanizazioa.

Kiroldegiaren ondoko sarbidearen urbanizazioa urte amaieran amaituko da, eta Bentaberriko plazakoa, 2022ko otsailean.

"Bizilagunei kalte gehiago ez egitea da instalazio mekanikoak horren garaiz jartzearen arrazoia, ez baitira martxan egongo saihesbide osoa ireki arte (2025ean)", azpimarratu du.

Ibilbidearen bigarren zatiari dagokionez (lanak gelditu zituzten Zubieta kalean agertu ziren zuloengatik), lanak esleitu ostean (Altuna y Uria, IZA eta Acciona aldi baterako enpresen elkarteari), ekainaren erdialdean hasiko dira falta diren 400 metroak luzatzen.

Gainera, sailburuak jakinarazi du Anoetako geltokiaren sarrera handituko dutela, eta Realarekin ari direla lanean, diseinuak "estadio berriarekin bat egin dezan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donostia Topoa Garraio publikoa