Gizartea -
Ezbeharra
Caritasek pertsona baten heriotza salatu du, Bilbon
Erakundeak kalean bizi direnen "egoera latza" ezagutarazi du.
Erredakzioa
Caritas erakundeak Bilbon eta Burgosen agertu diren etxerik gabeko bi pertsonen heriotza salatu du.
Erakundearen ustez, gertaera hauek kalean bizi direnen "egoera latza" erakusten dute.
Bilboko Caritasek gizon baten heriotza deitoratu du. Abenduaren 15ean izan zen Basurtuko Ospitalean. "Osasun egoera oso txarrean" aurkitu zuten osasun zerbitzuek Errekalde auzoko plaza batean.
Erakundeak azpimarratu du egoera hauek "gizarte desegituraketaren ondorioz" gertatzen direla.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea