Gizartea -

Urdangarin inputatuta

PSOEk epaileak Urdangarin inputatu izana errespetatu du

PPk eta PSOEk "erabateko errespetua" erakutsi dute epailearen erabakia ikusita eta "guztia lehenbailehen argitzea" espero dute. IUk dio "pertsona bat baino zerbait gehiago" inputatzen ari dela.

Alfredo Perez Rubalcaba. EITB
Alfredo Perez Rubalcaba. EITB
Alfredo Perez Rubalcaba. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEko zuzendaritzak "erabateko errespetua" erakutsi du ostegun honetan Jose Castro epaileak Iñaki Urdangarin Palmako dukea inputatu ondoren. "Gertatu den guztia argitzea" espero du.

Esteban Gonzalez PPko komunikazio idazkariordeak epailearen erabakiaren ostean "erabateko errespetua" erakutsi du eta "guztien onurarako, "egia lehenbailehen ezagutu behar dela" eskatu du.

Zabalik dagoen ikerketa "gertaera eta erantzukizunak" argitzeko balio izatea espero du.

Iñaki Urdangarin Noos Institutuan ustez izandako irregulartasunak direla eta inputatu ostean, Cayo Lara EBko koordinatzaile orokorrak adierazi du "pertsona bat baino zerbait gehiago" inputatzen ari dela.

Larak esan du epailearen erabakiarekin inputatzen ari direla "okultismoa eta ustezko ustelkeria eta isiltasunak eta isiltasun horien ustezko estalketak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea