Gizartea -
SEXU ABUSUAK
Emakume bat atxilotu dute Kanadan, Bilbon sexu abusu delituak egitea egotzita
Hainbat delitu leporatu dizkiote: adin txikikoei biluzik argazkiak ateratzea eta horiek interneten zabaltzea eta bere senarrak neskato adingabeei sexu abusuak egitea baimentzea.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Emakume bat atxilotu dute Kanadan, Bilbon hainbat sexu abusu delitu egitea eta adingabeak galbidean jartzea leporatuta. 2017tik hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua indarrean zegoen.
Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, hainbat delitu leporatzen dizkiote emakumeari: bere etxebizitzan adin txikikoei biluzik argazkiak ateratzea eta horiek interneten zabaltzea, eta bere senarrak neskato adingabeei sexu abusuak egitea baimentzea, 2015ean eta 2016an.
Ertzaintzak abiatutako ikerketaren ondotik, gizona atxilotu egin zuten. Emakumeak ihes egitea lortu zuen eta 2017tik haren bila ari ziren.
Halaber, hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua igorri zion Ertzaintzak Interpol Polizia Kriminalaren Nazioarteko Erakundeari.
Kanadako agintariek hura aurkitzea eta atxilotzea lortu zuten.
Orain, emakumea espainiaratzeko izapideak egiten ari dira.