Gizartea -
Atxiloketa
9 metro espaloi kendu dituzte hodiak lapurtzeko, Bilbon
Ertzaintzak 29 eta 30 urteko bikote bat ustekabean harrapatu zuen Zorrotza auzoa eta Kastrexana elkartzen dituen zubi bateko espaloiak kentzen zituzten bitartean.
Erredakzioa
Herrizaingo sailak adierazi duenez, Ertzaintzako agenteek gizon eta emakume bat atxilotu dituzte asteazken honetan bederatzi metro espaloi kentzen zituzten bitartean, hodiak lapurtzeko nahian.
Herritar batek Ertzaintza abisatu zuen eta agenteek 29 eta 30 urteko bikotea ustekabean harrapatu zuten Zorrotza auzoa eta Kastrexana elkartzen dituen zubi bateko espaloiak kentzen zituzten bitartean.
Susmagarrien furgonetan agenteek lau metro hodi aurkitu zituzten. Bikotea atxilotu zuten lapurketa egin izana eta ondasun publikoak kaltetu izana egotzita.