Gizartea -

KORONABIRUSA

Euskadi Estatuko batez bestekoren gainetik da covid-19a detektatzeko test kopuruan

Era berean, txertaketa-erritmoa berreskuratzeak ahalbidetu du herritarren % 14,5k osatua izatea jada txertaketa-jarraibidea, Estatuko batez bestekoa gaindituz hala, Espainian % 13koa da zifra hori.

Enfermera realizando un test de detección de covid-19. Foto: EFE
Enfermera realizando un test de detección de covid-19.
Enfermera realizando un test de detección de covid-19. Foto: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Ministerioak argitaratutako datuen arabera, maiatzaren lehen astean covid-19a atzemateko 3500 test egin direla Euskadin, 100.000 biztanleko, Espainiako 1900 testen batez bestekoa baino handiagoa.

Aurten, Euskadin 44.741,3 test egin dira 100.000 biztanleko, eta Estatuan, berriz, 37.162,1.

Datuen arabera, EAEko biztanleriaren % 5,9 kutsatu du koronabirusak, Espainian herritarren % 7ko da kopuru hori.

Plantako eta ZIUko ospitaleratzeei dagokienez, 2020ko martxoan pandemia hasi zenetik, Euskadik 601,3 ospitaleratze izan ditu 100.000 biztanleko, eta 100.000 biztanleko 51,2 Zainketa intentsiboetako Unitateetan artatu dituzte. Espainian, kopuru horiek 704,3 eta 63,6 izan dira, hurrenez hurren.

Txertaketa-zifrek erakusten dutenez, bestalde, Euskadiko herritarren % 14,5ek txertaketa jarraibidea osorik jaso dute jada, Espainiako ehunekoa baino altuagoa da hori, non gaur, egun % 13k jaso duen jarraibide osoa. Gainera Euskadiko herritarren % 35,8k jaso du lehen dosia, Estatuan % 30,9k.

Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak astero argitaratzen ditu heriotzen kopuruak. Datu horien azterketatik ondoriozta daiteke hildakoen kopuruak gora egin duela, bai covid-19 aldia deiturikoan, bai aurreko aldian.

2020ko martxoaren 9tik 2021eko apirilaren 25era bitarteko 59 asteak hartzen dituen 'covid-19 aldi' horretan, 567.203 heriotza zenbatu dira guztira Estatuan, eta 27.146 heriotza Euskadin; horrek esan nahi du heriotzak areagotu egin direla iraupen bereko 'covid-19 aurreko' aldiarekin alderatuta (59 aste 2019ko urtarrilaren 21etik 2020ko martxoaren 8ra, non 475.805 pertsona hil ziren Espainian eta 24.495 Euskadin.

Horrenbestez, bi aldi horien arteko alderaketaren arabera,  91 398 pertsona gehiago hil ziren Espainian 'covid-19 aldian', hau da, % 19,2 gehiago; Euskadin, berriz, 2651 heriotza gehiago izan ziren, % 10,8.

Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) datuek azterketa hori autonomia-erkidegoka egiteko aukera ematen dute, eta lau kategoriatan banatzen ditu erkidegoak, heriotzen hazkunde-mailaren arabera. Batez besteko heriotza igoerari dagokionez, maila gorenean (batez bestekoa baino % 25 baino gehiagoko igoera) leudeke Madril ( % 38,7), Gaztela-Mantxa ( % 31,3), Katalunia ( % 27,4) eta Gaztela eta Leon ( % 25,8); kategoria altuan (batez bestekoa baino igoera handiagoa) Aragoi ( % 23,5) eta Errioxa ( % 19,7) daude. Maila ertainean ( % 15etik gora) daude Melilla ( % 18,7), Asturias ( % 16,7), Valentzia ( % 16,2) eta Extremadura ( % 15,3); eta beheko kategorian mantentzen dira Nafarroa ( % 14,7), Andaluzia ( % 13,2), Ceuta ( % 12,2), Euskadi ( % 10,8), Murtzia ( % 10,2), Balearrak ( % 7,8), Galizia ( % 3,1), Kantabria ( % 2,1) eta Kanariak ( % 2,1).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txertoak Koronabirusa