Gizartea -
Iragarpena
Zeru lainotuta eta euri arinak asteburuan, Euskadin
Tenperatura maximoak apur bat igoko dira urte amaieran, 14-16 ºC-ren bueltan egongo dira kostaldean eta 10-12 º C-ren inguruan barnealdean. 2012a giro egonkorrarein eta eguzkitsuarekin hasiko da.
Erredakzioa
Euskalmeten arabera, gaur, ostirala, barnealdean hodei geruza ez da hain trinkoa izango da eta ostarteak ere ikusiko ditugu. Gainontzeko lekuetan hodeiak gailendu eta euri pixka bat egingo du, ekialdean bereziki.
Elur-kota 1100 m-tik 1500 m-ra igoko da. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta tenperaturak ildo beretik jarraituko du; termometroa 12-13 ºC ingurura igoko da kostaldean eta barnealdean 8-10 ºC artean kokatuko da.
Aemetek, Nafarroan, Pirinio aldean, abisu horia ezarri du elurra dela eta. Zortzi zentimetroko lodiera izan dezake elurrak.
Larunbatean, hobera egingo du Euskadin, arratsaldean batez ere. Kantauri isurialdean lainotu samar egongo da eta bertan euri apur bat egin dezake.
Arratsaldean haizeak hego-mendebaldera egin eta hodeiak poliki-poliki desegingo dira, gauerako ez dugu euri konturik espero. Tenperatura maximoak apur bat igoko dira, 14-16 ºC-ren bueltan errendituko dira termometroak kostaldean eta 10-12 º C-ren inguruan barnealdean.
Urte berriari giro egonkorrarekin eta eguzkitsuarekin emango dio hasiera. Barnealdean behe-lainoak ohiko bailarak estaliko ditu, baina goizean zehar altxa eta zeruan urdina izango da nagusi.
Arratsaldean eta gauean hodeiak ugarituko dira eta egunaren amaieran eguraldiak euritara joko du. Hego-mendebaldeko haizeak joko du eta tenperaturak gora egingo du, epelenak 16 ºC-koak izango dira kostaldean eta 12 ºC ingurukoak barnealdean.