Gizartea -

Hilerri nuklearra

Hondakin nuklearren biltegia Cuencako herri txiki batean jarriko dute

Villar de Cañas herriko bizilagunek "pozez" hartu dute, 700 milioi euroko inbertsioa aurreikusita dagoelako. Toledoko alkateak, berriz, gogor egin du proiektuaren kontra.

Zentral nuklearrek milaka kilo hondakin sortzen dituzte urtean. Argazkia: Artxibo.
Zentral nuklearrek milaka kilo hondakin sortzen dituzte urtean. Argazkia: Artxibo.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministro-kontseiluak onartu egin du Hondakin Erradiaktiboen Biltegi Nagusia Cuencako Villar de Cañasen jartzea.Gaia gertutik jarraitzen ari diren iturriek diotenez, dagoeneko Gaztela Mantxako Gobernuari erabakiaren berri eman diote. Albistea goizean aurreratu dute zenbait hedabidek eta Soraya Saenz de Santamariak Gobernu-Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan konfirmatu du.

Biltegiak 700 milioi euroko inbertsioa ekarriko du eta 300 lanpostu zuzen sortuko ditu biltegiaren eraikuntzak beharko dituen bost urtetan.

Villar de Cañas nekazal herria da, 442 biztanle ditu eta Cuencatik 75 kilometro hegomendebaldera dago.

Erreakzioak

Biztanleak "pozik" agertu dira erabakiarekin, proiektuak "aurrerapenak" eta "lanpostuak" sortuko baititu gaur egun "ia hilda" dagoen udalerrira.

Emiliano Garcia-Page Toledoko alkateak, aldiz, proiektua aurrera ateratzea "deitoratu" egiten duela esan du, "Gaztela Mantxak ez duelako zertan hartu behar Espainian beste inork nahi ez duena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea