Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Bikotekideari eta bi laguni eraso eta mehatxu egiteagatik, atxilotuta

Gertaera ostiralean izan zen, 22:00etan. Lekukoen arabera, erasotzaileak semea astindu zuen eta ama tartean sartu zenean, eraso eta mehatxatu egin zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruneko polizia-etxeko agenteek 46 urteko gizonezko bat atxilotu zute, emakumeen kontrako indarkeria-delitua egotzita, bikotekide ohiari eta haren bi laguni eraso egiteagatik.

Herrizaingo Sailak jakitera emandakoaren arabera, gertaera ostiralean jazo zen, 22:00etan, Iruneko taberna baten kanpoaldean. Biktimaren eta zenbait lekukoren arabera, erasotzaileak semea astindu zuen eta ama tartean sartu zenean, eraso eta mehatxatu egin zuen.

Era berean, emakumezkoarekin zeuden lagun batzuk hari laguntzera hurbildu ziren eta erasotzaileak ostikoka eta kolpeka hartu zituen.

Ertzaintzari abisua eman ondoren, agenteek gizona atxilotu zuten genero indarkeria egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea