Gizartea -

KORONABIRUSA

Bilbobusek eta Bilbaobizik ordutegia luzatu dute alarma-egoera amaitu ondoren

Zapatu honetatik aurrera, Bilbobusen eguneko linea guztietako azken irteerak 22:30 eta 23:00ak bitartean izango dira. Bilbaobizik ere zabalduko du zerbitzua.

Bilbaobizi zerbitzuko bizikletak. Argazkia: EITB Medeia.
Bilbaobizi zerbitzuko bizikletak
Bilbaobizi zerbitzuko bizikletak. Argazkia: EITB Medeia.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbobus hiriko garraio-zerbitzuak eta bizikletak mailegatzeko zerbitzuak 23:00ak arte luzatuko dituzte ordutegiak, alarma-egoera amaitu ostean.

Gaurtik aurrera, Bilbobusen eguneko linea guztietako azken irteerak 22:30 eta 23:00ak bitartean izango dira, alarma-egoeraren eta etxeratzeko aginduaren amaieraren ondoriozko egoera berrira egokitzeko.

Bestalde, Bilbaobizik ere zerbitzua zabalduko du egoera berrira egokitzeko. Zapatu honetatik aurrera, zerbitzua astelehenetik igandera bitartean emango da, 06:00etatik 23:00ak arte.

Ordutegiak bilbao.eus helbidean, 010 telefono-zenbakian, erabiltzaileei arreta emateko bulegoan eta Bilbobusen sare sozialetan eta aplikazio ofizialetan kontsulta daitezke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Garraio publikoa Koronabirusa