Gizartea -

Txertaketa

Espainiak Pfizerren 13 milioi dosi jasoko ditu ekainean

Espainiako gobernuburuak berretsi egin du abuztuaren amaieran lortuko duela talde immunitatea Espainiak.

Sanchez Konstituzioaren 49. artikuluaren erreformaren harira egindako ekitaldian. Argazkia: EFE.
Pedro Sanchez Konstituzioaren 49. artikuluaren erreformaren harira egindako ekitaldian
Espainiak ekainean Pfizerren 13 milioi dosi jasoko dituela iragarri du Sanchezek

0:26

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, Espainiak Pfizer txertoaren 13 milioi dosi jasoko ditu ekainean; horrela, astean 1,7 milioi dosi ematetik 2,7 milioi dosi ematera igaroko da.

"Ekainean zehar, gure herrialdeak jauzi kualitatibo handia egingo du. 13 milioi txerto horiekin talde immunitatea lortzeko bidean egongo gara, hau da, 33 milioi herrikide abuztuaren erdialdean txertatuta egoteko bidean", azpimarratu du ostegun honetan.

Sanchez pozik agertu da Espainiako Gobernua txertaketa estrategiaren "helburuak zorrotz betetzen" ari delako. "Iragarri nuen maiatzaren 3ko astean 5 milioi herrikide izango genituela pauta osoarekin txertatuta, eta horrela izan da. Eta ekaineko lehen astean 10 milioi izango dira. Espainiarrok gauzak egiten ditugun bezala egingo dugu, umiltasunez, baita ausardiaz eta profesionaltasunez ere", azpimarratu du.

Txerto gehiago bidaliko dituztela-eta dosiak emateko erritmoa handituko dela ikusita, Espainiako gobernuburuak berretsi du abuztuaren amaieran beteko duela talde immunitatera iristeko promesa. "97 egun falta dira talde immunitatea behin betiko lortzeko eta pandemia gainditzeko", adierazi du. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Pedro Sánchez Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa