Gizartea -

Istripuen balantzea

60 lagun hil dira 2011n EAEn, zirkulazio istripuetan

Herrizaingo Sailak argitaratu duen balantzearen datuen arabera, 2010 urtean baino 7 lagun gutxiago hil dira amaitu berri den 2011 urtean.

EAEn 2011n izan den istripuetako bat. Argazkia: EITB
EAEn 2011n izan den istripuetako bat. Argazkia: EITB
60 pertsona hil dira 2011n, EAEn izandako istripuetan

00:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 lagun hil dira EAEn 2011 urtean gertatu diren 55 istriputan. Denera, 2010 urtean baino 7 lagun gutxiago dira Herrizaingo sSilaren datuen arabera.

Ertzaintzak eta Udaltzaingoek erregistratu dituzten istripuen datuak dira eta hiri barruko baita hiriarteko istripuak hartzen dira kontutan.

Hildakoak egon diren istripuen kopurua berdina izan da 2011 urtean eta 2010ean, 55 denera. Hiriartean gehien errepikatu diren istripuak errepidetik ateratzearen ondorioz izan dira ( % 36) eta hiri barruan, ordea, oinezkoak harrapatzea izan dira ( % 75).

Faktoreen artean, bi errepikatzen dira gehienbat: zirkulazio arauak haustea eta gehiegizko abiadura.

2011an hil diren oinezkoen artean, zazpi gizonezkoak izan dira eta zortzi emakumezkoak. 2010 urtean, berriz, hamar gizonezko izan ziren eta lau emakumezko.

Harrapatutako oinezkoei dagokienez, 15 lagunetatik zortzi 64 urtetik gorakoak izan dira (6 emakume eta bi gizon).

Sexuaren arabera, hildako gizonezkoen gehiengoa gidariak izan dira, eta emakumeen artean ordea, gehienak harrapatutako oinezkoak izan dira.

60 hildakoetatik 47 gizonak izan dira 2011n ( 36 auto gidari, lau bidaiari eta zazpi oinezko), eta soilik 13 emakumeak (bi gidari, hiru bidaiari eta zortzi oinezko). Istripuak izan dituztenei egindako probetan, % 21ek positiboa eman zuen alkohol edota drogen testean, Herrizaingo Sailaren datuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea