Gizartea -
Euskadin
Sute txikiak, Urte Zahar gaueko gertakari nabarmenenak
Garrantzi handirik izan ez duten suteak gertatu dira gau honetan Euskal Herriko hainbat tokitan.
Erredakzioa
Urte Zahar gaueko gertakari nabarmenenak Euskal Herriko herri batzuetan gertatutako suteak izan dira. Hala ere, ez dira garrantzi handikoak izan.
Herrizaingo Sailak adierazi duenez, Gipuzkoako gertakari aipagarriena Usurbilen izan da. Emakume batek eskuan erredura batzuk zituen, bere etxeko kanpai-erauzgailuak su hartu ondoren. Bestalde, Donostian Ertzaintzak etxebizitza bateko atea bota behar izan zuen, balkoian sortutako sua etxean zehar zabaldu baino lehen.
Gasteizen, klinika bateko biltegiak su hartu zuen, eta su-hiltzaileak bertaratu egin behar izan zuten. Baina, ez zen beharrezkoa izan gaixoak klinikatik ateratzea.
Bilbon, su-hiltzaileek 25 irteera egin behar izan zituzten, petardoek eragindako suteak zirela eta, udaletxeak gaur publiko egindako balantzearen arabera.
Gertakari larrienak gauerdian gertatu ziren, bi etxebizitzetako balkoietan, petardoek eragindako kalteen ondorioz, bereziki horietako batean, galdarak su hartu zuelarik. Gainera, suak kalteak eragin ditu lau ibilgailuetan, postontzi batean eta hainbat zabor edukiontzietan.