Gizartea -

2012ko jaiotzak

Ariane, 2012ko lehen jaioberria Euskadin

Ariane, goizeko 03:05ean jaio da Bizkaian, eta Durangokoa da.

Izaro, Araban jaio den lehen umea. Argazkia: Efe
Izaro, Araban jaio den lehen umea. Argazkia: Efe
Ariane, 2012ko Euskadiko lehen jaioberria

00:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ariane, 3 kilo eta 80 gramoko jaioberria, Gurutzetako ospitalean jaio da 03:05ean eta Durangokoa da.

Gipuzkoan, ordea, Jia-Hao izan da lehen jaioberria. Gurasoak txinatarrak dira eta Irunen bizi dira. Bost minutu geroago, Xabier jaio da. Trintxerpeko ume hau ere Donostiako ospitalean jaio da.

Izaro Fernández de Gorostiza izan da Araban jaio den lehen umea eta sariarekin etorri da mundura, izan ere Arabako Okinen Elkarteak urtebetez egunero ogi barra bat oparituko dio.

Gasteizko Txagorritxuko ospitalean jaio da Izaro, 07.05ean. Ama, Oihane Gomez, 32 urteko muntatzaile aeronautikoa, ongi dago.

Nafarroan, Hugo Lesaca Etayo izan da aurtengo lehen ume nafarra. 02:10ean jaio da Nafarroako ospitalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea