Gizartea -
Zirkulazioa
Errepidean hildakoen kopuruak % 14,5 egin du behera Espainian
Lehenengo aldiz 50 urtetan, errepide istripuz hildakoen kopurua ez da 1.500etik pasatu.
Erredakzioa
1.479 pertsona hil dira errepide-istripuz 2011n Espainian, 2010ean baino 250 (%14,5) gutxiago, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak prentsaurreko baten jakitera eman duenez.
Ministroak azpimarratu du "50 urtetan lehenengo aldiz 1.500 hildako baino gutxiago" egon direla errepideetan. "Datuok ez dagozkio Ministerio honi, aurrekoari baizik", aitortu du Fernandez Diazek. Hori horrela, Pere Navarro Trafikoaren zuzendari nagusiak egindako lan "ikaragarri onari" esker izan dela adierazi du.
Dena dela, Fernandez Diazek esan du oraindik lana dagoela egiteko eta "1.479 arrazoik tentuz jokatzera" behartzen dutela.
10 urtetan, hildakoen kopurua erdira baino beherago jaitsi da, izan ere, 2001ean 3.967 lagun hil ziren errepidean.