Gizartea -

Istripua

59 urteko txirrindulari bat hil da Legazpin

Txirrindularia GI-3511 errepidean hil da, Legazpi parean. Oraindik ikertzen ari dira nola gertatu den ezbeharra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legazpiko Brinkola auzo pareko GI-3511 errepidean erori da txirrindularia eta bertan hil da. 59 urteko gizonezkoaren gorpua Gipuzkoako institutu anatomikora eraman duten autopsia egitera, nola hil den ikertzeko.

Ezbeharra arratsaldeko 13.50ean gertatu da eta SOS-Deiakek jaso du abisua. Bertara anbulantzia bat joan da Ertzaintzarekin batera, baina ezin izan dute ezer egin txirrindulariaren bizitza salbatzeko. Mediakuak, gizonaren heriotza bieztatu du tokian bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea