Publizitatea
Itxi

2021/05/17

14:14

Gizartea

LGTBI-FOBIA

Carmen Calvo eta Letoniako Gobernuarentzat dira aurtengo Latorrizko Gehitu Sariak

O.P. | EITB MEDIA

Latorrizko Gehitu saria elkarteak LGTBIQ+ eskubideen aurka doazen adierazpenak argitaratu dituzten pertsonei edo erakundeei ematen dien "kontrasaria" da.

  • Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordea.

    Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordea. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Euskadiko gay, lesbiana, bisexual, transexual eta intersexualen Gehitu Elkarteak Latorrizko Gehitu Sariak eman ditu. Aurten Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde Carmen Calvori eman diote sarietako bat, "Trans Legearen" aurka agertu delako; beste saria, aldiz, Letoniako Gobernuari eman diote, bere herrialdean indartsu dagoen LGTBIfobiaren aurka "ezer ez egiteagatik".

Latorrizko Gehitu saria elkarteak LGTBIQ+ eskubideen aurka doazen adierazpenak argitaratu dituzten pertsonei edo erakundeei ematen dien "kontrasaria" da.

Aurten sarietako bat Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde Carmen Calvori eman diote, pertsona transen benetako berdintasunaren aldeko lege-aurreproiektua (“trans legea”) izapidetzearen aurka agertu izanagatik. Aurreproiektu hori Calvo kide den gobernuko Berdintasun Sailak landu du eta "pertsona trans-en eta LGBTI kolektiboko kideen erakunde ia guztiek babestu dute, baita bere alderdiko aktibistek ere. Diputatuen Kongresuko txosten batean onartutako erabakiak jasotzen ditu".

"Oso mingarria" da lesbianen eta gayen eskubideen aldeko konpromisoa adierazi duen pertsona batek trans pertsonek duintasuna eta garapen pertsonal librea izateko oinarrizko eskubidea (Konstituzioko 10. artikuluan jasotakoa) babesten duen lege bat onartzea eragoztea, are, "kontuan izanik pertsona trans horietako asko arrisku egoeran bizi direla".

Aurtengo bigarren saria Letoniako Gobernuari eman diote, "neurririk hartu ez izanagatik herrialdean muturreko LGTB-fobiaren aurrean", zeina alderdi eta erakundeek zigorgabetasun osoz zabaltzen duten gorroto diskurtsoak elikatzen baituen. "Giro sozial horrek apirila amaieran Normunds Kindzulis gay gaztearen su emanda erail izana ekarri du". Horrela, Gehituk bat egiten du Letoniako MOZAIKA LGBT kolektiboak, ILGAk eta Amnistia Internazionalak "herrialdeko LGBTI pertsonen eskubideen urraketa eta nagusitu den homofobia eta LGBTI-fobiaren" harira behin eta berriz egindako salaketekin. Gertaera horiek direla eta, Letonia LGBTI pertsonen oinarrizko eskubideak errespetatzeko estandarretatik urrutien dagoen herrialdea da Europar Batasunean, Poloniarekin batera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;