Gizartea -

Sutea

Pertsona bat ospitaleratu dute Zamudion izandako sute batean kea arnasteagatik

Sua 01:45 aldera piztu da Lekunbiz auzoko etxebizitza familiabakar batean.

Sutea izan den lekua.
Sutea izan den lekua
Sutea izan da Zamudioko etxebizitza batean eta pertsona bat Gurutzetara eraman dute

0:06

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute bart Zamudioko etxebizitza batean izan den sutean kea arnastu baitu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sua 01:45 aldera piztu da Bizkaiko udalerriko Lekunbiz auzoko etxebizitza familiabakar batean.

Suhiltzaileak eta osasun langileak bertaratu dira, eta bizilagunetako bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute anbulantziaz, kea arnastuta intoxikatu baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zamudio Gurutzetako ospitalea