Gizartea -
Osakidetzako datuak
Milioi bat biztanleko 46 organo-emaile izatera iritsi da Euskadi
Kopuru hau Espainiako batez bestekoa baino % 25 handiagoa da. Gainera, EAEko hamar familiatik bederatzi organo-emaile izatearen aldekoak dira.
Erredakzioa
2011n milioi bat biztanleko 45,8 organo-emaile izatera iritsi da Euskadi, Espainiako batez bestekoa baino % 25 gehiago. Gainera, EAEko hamar familiatik bederatzik erantzun positiboa ematen dute gai honen inguruan.
Osakidetzak argitaratu duen txosten baten datuak dira. Kopurua, zehazki, milioi bat biztanleko 45,8koa da, eta Espainiako bataz bestekoa 2010 urtean 32koa izan zen.
Organo-emaile izatearen aurka, soilik euskal herritarren % 9,9 azaltzen dira, eta Espainia osoan, ordea, % 18,5.
Organo-transplanteen inguruan, EAEn lortutako zifrak "oso egokiak" dira Osakidetzaren hitzetan. Lehengo urtean, 123 giltzurrun-transplante egin ziren, gibeleko 61, bihotzeko bederatzi eta 10 birika-transplante; Europako eta munduko beste herrialdeen zifretatik "nabarmen gorago".