Gizartea -
Liskar baten ondorioz
Senarrari hanka batean aizto bat sartzeagatik, Gasteizen atxilotuta
38 urteko emakumeak senarrari aizto bat sartu diola onartu du eta dagoeneko, epailearen aurretik pasa da.
Erredakzioa
Ertzaintzaren agenteek 38 urteko emakumezko bat atxilotu dute Gasteizen astelehene honetan, senarrari hanka batean aizto bat sartzea egotzita.
Zauritua ospitale batera eraman zuten eta zenbait puntu eman behar izan zizkioten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Astelehen arratsaldeko 18:15ean, Ertzaintzaren patruila bati jakinarazi zioten emakume batek bere senarrari eraso egin ziola, eta gizona ospitale bateko larrialdien zerbitzuan zegoela puntu batzuk jasotzen. Erasoa egiaztatu ondoren, ertzainak senar-emazteen etxebizitzara joan ziren eta, emakumearekin hitz egitean, senarrarekin eztabaidan aritu zela eta hankan batean aizto bat sartu ziola aitortu zien.
Agenteek ikusi zuten etxeko egongelak indarkeria zantzuak zituela eta zoruan odol arrastoak zeudela. Gainera, ustez, erasorako erabilitako aiztoa ere aurkitu zuten, eta hori dela eta, 38 urteko emakumea atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten. Atxilotua Gasteizko Guardiako Epaitegira eraman dute gaur goizean.