Gizartea -

TRAFIKOA

Ertzaintza Zizurkilen izandako istripu larriaren lekuko bila dabil

Gizon bat larri zauritu da GI-3281 errepidean, Aduna eta Asteasu artean, bizikletan zihoala ustez erorikoa izan ostean.

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak lekukoak behar ditu gaur goizean Zizurkilen, GI-3281 errepidean, 52 urteko gizonezko batek bizikletarekin izan duen ezbeharra argitzeko.

Istripua 09:25ean gertatu da GI-3281 errepidean, Aduna eta Asteasu artean. Antza denez, erori egin da eta larri zauritu da. Ondorioz, ospitale batera eraman dute.

Gertatutakoaren inguruko daturen bat eman dezaketen lekukoei Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafiko Sailarekin harremanetan jartzeko eskatu diete, 943 53 91 25 telefonora deituta. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Gipuzkoako albisteak EAE Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa