Gizartea -

Palma Arena auzia

Iñaki Urdangarinek Washington utzi du eta baliteke Gasteizera joatea

Auzitegi Nazionalak Iñaki Urdangarinen jarduera ikertzeari uko egin dio.

Iñaki Urdangarin abenduaren 29an auzipetu zuten.
Iñaki Urdangarin abenduaren 29an auzipetu zuten.
Ikusmin handia, Iñaki Urdangarin ustez Gasteizera bidean baita

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kazetariek Iñaki Urdangarin harrapatu dute Washingtoneko aireportuan Londreseko bidean; ondoren Espainiara joango da. Palma Arena auzian auzipetu zutenetik agertzen diren lehen irudiak dira horiek.

Iñaki Urdangarin bere familia barik zioan eta argalagoa zirudien, elpais.com egunkariak jakinarazi duenez. Antza denez, Palmako dukea Gasteizera joango da Juan Urdangarin, bere aita, bisitatzera; izan ere, azken asteotan bere osasun egoerak okerrera egin du.

Jose Castro Palmako Instrukzioko 3. Epaitegiko epaileak joan den abenduaren 29an auzipetu zuen Iñaki Urdangarin. Epaitegi horrek ikerketarekin jarraituko du; izan ere, Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak Babel operazioa ikertzeari uko egin dio gaur. Babel operazioak Iñaki Urdangarin Palmako dukeak Noos Institutuan izandako jarduera ekonomikoa ikertzen du.

Epailearen autoaren arabera, auzian ikertzen ari diren iruzurrak ez dira "horren garrantzitsuak" Auzitegi Nazionalak ikertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea