Gizartea -

Zorrotzaurren

Gizon bat zauritu da Bilbon enpresa bateko sorgailura erori ostean

Gizona erreskatatzeko Iberdrolak bi linea elektrikoren zerbitzua eten behar izan du eta Zorrotzaurre, Basurtuko, Zorrozako eta Sabino Arana kaleko zati bateko 12.000 auzotarrek argirik gabe utzi ditu.

Gizonak erre larriak ditu besoetan eta hanketan, eta Gurutzeko Ospitalera eraman dute. EiTB.
Gizonak erre larriak ditu besoetan eta hanketan, eta Gurutzeko Ospitalera eraman dute.
Gizon bat zauritu da Zorrotzaurren, enpresa bateko sorgailura erorita

00:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat zauritu da gaur arratsaldean Zorrotzaurreko (Bilbo) industria enpresa hustu batean eztanda elektriko bat izan ostean.

Gizona sorgailura erori da eta deskarga elektrikoa jaso du; ondorioz, erredurak izan ditu besoetan eta hanketan eta Gurutzeko Ospitaleko Erreduren Unitatera eraman dute. Dirudienez, ez dago larri.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, arratsaldeko laurak eta hamar aldera, Bilboko suhiltzaileek Zorrotzaurreko Cromoduro enpresan izandako eztanda baten deia jaso dute.

Suhiltzaileak istripuaren tokira heldu direnean, enpresakoa ez den gizon bat aurkitu dute. Antza denez, enpresara sartu eta leiho batetik sorgailura erori da. Horrek deskarga elektrikoa eragin du.

Gizona erreskatzeko, Iberdrolak bi linea elektrikoren zerbitzua eten behar izan du suhiltzaileen segurtasuna bermatzeko, konpainiako bozeramaile batek jakinarazi duenez.

Neurri horrek Zorrotzaurreko, Basurtuko, Zorrozako eta Sabino Arana kaleko zati bateko 12.000 auzotarrei argirik gabe utzi die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea