Gizartea -

Koronabirusa

AstraZenecaren bigarren txertoa jaso nahi dutenek sinatu beharreko dokumentua

Azken astetan tronbosi kasuak atzeman dituztela gogorarazten dute testuan, baina "ezohikoak" direla eta "geroz eta gazteagoa izan arriskua handiago" dela.

AstraZenecaren txertoarekin errepikatzea baimentzeko dokumentua. Argazkia: Efe
AstraZenecaren txertoarekin errepikatzea baimentzeko dokumentua. Argazkia: Efe
AstraZenecaren txertoarekin errepikatzea baimentzeko dokumentua. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AstraZenecaren lehenengo dosia jaso duten 60 urtetik beherakoek bigarrena Pfizerrena izatea nahi ez badute, baimena emateko dokumentu bat (deskargatu) sinatu beharko dute bestelako txerto bat jaso nahi ez dutela eta berberarekin jarraitu nahi dutela adierazteko, arriskuen jakitun izanda.

Espainiako Bioetika Batzordeak AstraZenecaren bigarren txertoa emateko aukerari oniritzia eman ostean, Osasun Ministerioak eguneratu egin du txertaketa estrategia, aukera hori eta txertatuek sinatu beharreko dokumentua jasotzeko.

Testu horretan, gogorarazten dute azken asteotan tronbosi kasu batzuk atzeman dituztela AstraZenecaren dosiekin lotuta, eta "oso ezohikoak” diren arren, "larriak" direla, eta, dirudienez, "geroz eta gazteagoa izan, arriskua handiagoa” dela.

Arrazoi horregatik gomendatu zuten 60 urtetik beherakoei Vaxzevria (AstraZenecaren izen komertziala) ez ematea, eta kolokan geratu zen lehenengo dosia jasoa zuten Espainiako Estatuko bi milioi herritarren immunizazio prozesua.

Hori argitzen zen bitartean lehen dosiaren eta bigarrenaren arteko tartea 12 astetik 16ra luzatu zuten, eta Osasun Publikoaren Batzordeak aurreko asteartean erabaki zuen bigarren dosia Pfizerrena izatea, zenbait ikerketatan oinarrituta.

Datu horiek guztiak eskuartean, bigarren dosia aukeratu ahal izango dute 60 urtetik beherakoek, 55 urtetik beherako oinarrizko langileak gehienak, eta ez badute Pfizer hartu nahi, baimena sinatu beharko dute.

AstraZeneca ez den beste sendagai bat jasotzeari uko egiten diola adierazteaz gain, "Vaxzevriaren bigarren dosiarekin txertatzeko eskaera" egin behar du dokumentuan, "tronbosi sindromea garatzeko arriskuaren jakitun" dela agertuz.

Bioetika Batzordeak ostiral honetako ebazpenean azaltzen duen moduan, ez da beharrezkoa "gainerako arriskuetan gehiago sakontzea".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa