Gizartea -

Istripua

Motozale bat larri zauritu da Lemoizen, auto baten aurka talka eginda

49 urte ditu motor-gidariak eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute, Osakidetzako helikoptero batean.

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

49 urteko gizon bat larri zauritu da Lemoizen (Bizkaia), motorrak auto baten kontra talka egin ostean.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 17:20ean jazo da, BI-3152 errepidean motorrak eta autoak aurrez aurreko talka izan dutenean.

Istripuaren ostean, motor-gidariak zauri larriak zituen eta Osakidetzaren helikopteroan eraman dute Gurutzetako Ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak