Gizartea -

MIGRAZIOA

Merkantzia ontzi batek 95 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan

Antza denez, gomazko ontzia Libiako hondartza batetik itsasoratu zen larunbat gauean. Italiako eta Libiako agintariek ez dute oraingoz bilaketarik abiatu.

'Aita Mari' euskal ontzia zen zonaldean bilatzen ari zen ontzi "bakarra". Artxiboko argazkia: SMH
'Aita Mari' euskal ontzia zen zonaldean bilatzen ari zen ontzi "bakarra"
'Aita Mari' euskal ontzia zen zonaldean bilatzen ari zen ontzi "bakarra". Artxiboko argazkia: SMH

Eriz Lotina | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Merkantzia ontzi batek 95 pertsona erreskatatu ditu azken orduetan Mediterraneo itsasoan. Gomazko ontzi batean zihoazen, eta, hainbat orduz noraezean ibili ostean, onik erreskatatu dituzte.

Aita Mari salbamenduko euskal ontzia 95 pertsona horien bila ari zen Mediterraneo itsasoan, baina azkenean merkantzia ontzi batek aurkitu ditu, gauerdia baino lehen.

Antza denez, gomazko ontzia Libiako hondartza batetik itsasoratu zen larunbat gauean.

Ontzia zehatz non zegoen ez zekiten, eta GPS seinalearekin arazoak izan dituzte. Hori dela eta, Italiako eta Libiako agintariek ez dute bilaketarik abiatu.

Euskal ontzia Libiako kostaldetik 100 bat miliara zegoen igande goizean, eta, horrenbestez, zonaldean bilatzen ari zen ontzi "bakarra" Aita Mari zen.

Larunbataz geroztik, eguraldiak okerrera egin duela ohartarazi dute Aita Maritik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Europar Batasuna Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Errefuxiatuak Gobernuz Kanpoko Erakundeak Aita Mari ontzia gaur Mediterraneo itsasoa gaur