Gizartea -
Kukutza gaztetxearen eraispena
Errekaldeko auzotarrek auzitara eraman dute Udala Kukutzako auziagatik
Udalak hirigintza legea argi eta garbi hautsi duelakoan aurkeztu dute auzi eskaera Errekaldeberri auzo elkartekoek.
Erredakzioa
Kukutzaren eraikina desagertu zenetik hiru hilabete joan dira, baina zeresana ematen jarraitzen du.
Errekaldeberri auzo elkartekoek Kukutza eraikinaren eraispena legez kontra egin zelakoan, Bilboko Udala auzitara eramango dute.
Udalak hirigintza legea argi eta garbi hautsi duelakoan aurkeztu dute auzi eskaera.
Aldi berean, azpimarratu dute legeak behartzen duela, eraikin bat botatzeko lizentzia eman aurretik birpartzelazio proiektua onartzera.
Eraispen prozesua behar bezala egin ez zelako, eta Cabisa enpresak Errekalde auzoarena dena bueltatu dezan jo dute auzitara.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea