Gizartea -

Durango

Gizon bat atxilotu dute balkoitik sartuta etxebizitza batean lapurtzea egotzita

Atxilotua epailearen esku utzi dute, ustezko bortxazko lapurreta egotzita.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 21 urteko gizon bat atxilotu du Durangon (Bizkaia), balkoitik igota, etxebizitza batean sartu eta lapurreta egitea egotzita.

Pertsona bat etxebizitza bateko lehenengo solairura balkoitik sartu dela jakinarazi diote Ertzaintzari. Abisua jaso ostean, patruila bat bertaratu, eta balkoiko baranda hautsita, ateak irekita, kristal bat hautsita eta odol aztarnak aurkitu dituzte agenteek.

Apur bat geroago, pertsona bat identifikatu dute etxebizitzatik gertu, esku batean zauri bat odoletan zuela ikusi ondoren. Ebakia balkoiko ateko kristala hautsi duenean egin duela baieztatutakoan, atxilotu egin dute.

Atxilotua epailearen esku utzi dute, ustezko bortxazko lapurreta egotzita.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Durango Albisteak Lapurretak