Gizartea -

Nou Barris barrutian

Eskuadra Mossoak emakume baten hilketa ikertzen ari dira, Bartzelonan

Urtea hasi denetik hiru emakume hil dituzte eta hirurak Katalunian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskuadra Mossoak 26 urteko emakume espainiar baten hilketa ikertzen ari dira. Bartzelonako Nou Barris barrutiko pisu batean aurkitu dute gorpua eta buruan kolpe bat zuen. Ustezko hiltzailea berarekin bizi zen eta ihes egin du.

Auzotarren hitzetan, ez ziren oso ezagunak, baina, hala ere, harritutak zeuden ezbeharrarekin.

Baliteke emakumeen aurkako indarkeriaren hirugarren kasua izatea Katalunian, azken bost egunetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea