Gizartea -
Merkealdia, Euskadin
Neguko merkealdia hasi da
Euskal erosleek 92 euro gastatukoditugu batez beste inkesta baten arabera, iaz baino sei euro gehiago, baina 2007an gastatutako 138 eurotik urrun.
Erredakzioa
Euskadiko Kontsumo Orientabiderako Famili Elkarteak jakinarazitako datuen arabera, erosle bakoitzak Estatuko batezbestekoa baino bi euro gehiago gastatuko ditu Euskadin. Krisi ekonomikoa abiatu zenetik, lehenengoz haziko da, hortaz, beherapena duten neguko produktuen erosketan egindako gastua.
FUCIko buru Gustavo Samayoaren ustez, “gastua igotzeak ez dauka zerikusirik familien ekonomiaren suspertzearekin, baizik eta kontsumitzaile askok erosketak atzeratu dituztelako merkealdiak heldu arte euro batzuk aurreztu ahal izateko”.
Era berean, ondorioztatu daiteke %74ak iaz baino diru gehiago gastatzeko asmoa duela. Bestalde, %26ak gutxiago gastatuko du krisi ekonomikoaren onodorioz erosteko ahalmen urriagoa dutelako.
Madril eta Katalunia, gehien gastatatuko dutenak
Kontsumoaren autonomia erkidego guztietan nabaritzen da, Extremaduran izan ezik, non gastuak %4,4 behera egin duen 2010etik hona. Madril, 105 euroko gastuarekin, eta Katalunia, 98 eurorekin , dira merkealdian diru gehien inbertituko duten erkidegoak. Kanariak (81 euro) eta Gaztela-Mantxa (83), berriz, gutxien gastatuko dute.