Gizartea -
Gertakaria
Gazte bat hilda aurkitu dute Elorrion, suak hartutako lonja batean
Dirudienez, 24 urteko gaztea lokalean lo gelditu da, sutea eragin duen berogailu bat bertan zela, gertakaria izan den lekutik gertu dagoen taberna bateko jabeak azaldu duenez.
Erredakzioa
Suhiltzaileek ostiral honetan Elorrioko 24 urteko gazte baten gorpua aurkitu dute, Bizkaiko herri horretan; dirudienez, gazteek erabiltzen zuten lonja batean, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
14:20an Elorrioko Errebombillo kaleko lonja batek su hartu duela jakin da. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzeko, eta barruan 24 urteko gizonezko bat hilda aurkitu dute.
Gertakaria izan den lekutik gertu dagoen taberna bateko jabeak Radio Euskadiri adierazi dionez, hildako pertsona lokalean lo gelditu da, sutea eragin duen berogailu batekin. Gaztea kea harnastearen ondorioz hil dela uste dute, jabearen hizetan, lonjara sartzean "ez zegoelako suterik, kea baizik".
Lonja Errebonbillo kaleko eraikin zahar batean dago, eta goiko etxebizitzetan ez da inor bizi. Hildako gaztea oso ezaguna zen Elorrion.
Larunbat honetan autopsia egingo diote gaztearen gorpuari.