Gizartea -
Bartzelonan
Kartzelan sartu dituzte senegaldar bat hiltzeagatik atxilotuetako bi
Biei astelehenero epaitegira joatea behartu, pasaportea kendu eta Bartzelonatik irtetea debekatu diete, besteak beste.
Erredakzioa
Bartzelonako 12. Instrukzio epaitegiak, behin-behineko espetxealdi komunikatua, eta fidantza gabekoa, eskatu du Besos Bartzelonako auzoan senegaldar bat hiltzea leporatu atxilotu zituzten lau pertsonetatik bientzako.
Beste biak behin-behineko askatasunean gelditu dira, mehatxatze eta zauritze delituengatik. Kartzelara bidali dituzten pertsonei kautelazko neurri bezala, astelehenero epaitegian azaltzeko esan diete, pasaportea kentzeaz, Bartzelonatik irtetea debekatzeaz eta epaitegian lekuko bezala deklaratu dutenetatik 500 metroko urruntze ordena errespetatu beharraz gain.
Lau atxilotuak ijito familia baten parte ziren, eta astearte honetan bularrean tiro egin zioten senegaldarraren heriotzan inplikatuta daude.
Atxilotuek, aita baten eta haren hiru semeek, 60 atxiloketa baino gehiago dituzte, lapurretengatik, droga-trafikoagatik eta borrokengatik.