Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Bi urteko espetxe zigorra 13 urteko neska bati abusuak egiteagatik Donostian

Erasotzaileak bular bat ukitu zion, lan egiten zuen telefonia-dendan artatzen ari zela. Gizona ez da kartzelara joango, baina zaintzapeko askatasunean egongo da bost urtez.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako (Gipuzkoa) telefonia-denda batean lan egiten zuen 39 urteko gizon bati bi urteko espetxe-zigorra ezarri diote, 13 urteko neska bati sexu-abusuak egiteagatik; lan egiten zuen saltokian telefono bati buruzko informazio bila sartu zenean, bular bat ukitu zion, artatzen ari zen bitartean.

Epaiketan, erasotzaileak gertatutakoa eta Fiskaltzak eta akusazio partikularrak egindako zigor eskaera onartu ditu, egindako kaltea konpontzeko aringarria aplikatzea onartu ostean; izan ere, saioa hasi aurretik, gizonak 1.000 euro jarri zituen epaitegiko kontuan biktimari kalte-ordaina emateko.

Kartzela zigorraz gain (bertan behera utzi dute datozen bi urteetan deliturik ez egiteko baldintzarekin), zaintzapeko askatasunean egon beharko da bost urtez, eta ezingo da adingabearengana hurbildu, ezta harekin komunikatu, beste lau urtez.

Akusazio-idazkiaren arabera, erasoa 2018ko uztailean gertatu zen. Adingabea erasotzaileak (36 urte zituen orduan) lan egiten zuen dendan sartu zen, telefono mugikor baten inguruan galdetzeko. Neska artatzen ari zela, halako batean, gizonak "harea" zuela ohartarazi, eta paper zati bat eman zion garbitzeko.

"Beste inor ez zegoela ikusita", garbitzeko laguntza eskaini zion eta aukera hori baliatu zuen ezkerreko bularra ukitzeko eta eskuineko eskua kamisetaren barruan sartzeko, biktimari erreakzionatzeko tarterik utzi gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Epaiketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak