Gizartea -
53 urteko iruindarra
Mendizale nafar bat hil egin da Huescako Pirinioetan
Aspeko gaina igotzen ari zela hutsera erori da, Aisa izeneko udalerrian. Bigarren mendizale bate ere hil egin da, Anetora bidean zihoala.
Erredakzioa
Bi mendizale, horietariko bat nafarra, hil egin dira larunbatean Huescako Pirinioetako leku ezberdinetan hutsera jausita, Gobernuaren Huescako azpiordezkaritzak Eferi aditzera emandakoaren arabera.
Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, hildako nafarra 53 urteko iruindarra da, eta Aspe gaina igotzen ari zela hutsera jausi da, Aisa udalerrian. Ezbeharra 13:00etan izan da eta hildakoaren lagun batek eman du gertatukoaren abisua.
Beste istripua Ibon de Coronas izeneko gainean izan da, Anetora igotzeko dagoen bideetako batean, Benasque udalerrian.
Eguraldi kaskarraren ondorioz, erreskate taldeek ezin izan dute helikopteroa erabili, eta Guardia Zibilak oinez eraman du hilotza istripua gertatu den lekutik Benasqueko biltegira.