Gizartea -

Biktimak 80 urte zituen

Guardia zibil erretiratu batek ustez emaztea hil du, Badajozen

Emakumezkoa "odol putzu batean" aurkitu dute, hilda, ustezko hiltzailearekin bizi zen etxebizitzan. Susmagarriak ere zauriak izan ditu.

Emakumezkoa "odol putzu batean" aurkitu dute. Argazkia: EFE
Emakumezkoa "odol putzu batean" aurkitu dute. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

81 urteko guardia zibil erretiratu batek ustez 80 urteko emaztea hil du Zafran, Badajozen, bertako Guardia Zibilak aditzera emandakoaren arabera. Ustezko hiltzaileak 30 urte daramatza erretiratuta.

Emakumezkoa "odol putzu batean" aurkitu dute, hilda, ustezko hiltzailearekin bizi zen etxebizitzan. Susmagarriak ere "zauriak" izan ditu. Guardi Zibilaren ustez, emakumeen kontrako indarkeria kasua da.

Iturri berberen aranera, gertaera 14:00ak aldera izan da, Arce kaleko etxebizitza batean.

"Zeozer arrazoa zegoen"

Bikotearen senideak izan dira Guardia Zibilari abisua eman diotenak, etxebizitzan "zeozer arraroa zegoela" susmatzean. Etxebizitzan bertan aurkitu dituzte hildako emakumea eta senarra. Azken horrek zituen zauriak ikusita, Zafrako Ospitalera eraman dute.

Ustezko erasotzaileak Zafrako Ospitalean jarraitzen du, "zaintzapean eta Guardia Zibilaren ardurapean", baina bere bizia ez dago arriskuan.

Dolu eguna

Bestalde, Zafrako Udalak dolu eguna ezarri du biharko, astelehena, genero indarkeriak eragindako azken biktima omentzako. Halaber, emakumeen aurkako azken erasoa gaitzesteko isilpeko elkarretaratze bat deitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea