Gizartea -
Oharra
Alerta horia izozte arriskuagatik asteazkenean
Iragarpenaren arabera, asteazkenean izozte motelak izango dira goizaldean eta goizeko lehen orduetan barnealdean, bereziki Araban.
Erredakzioa
Asteazkenean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Goizeko lehen orduakhotzak izango dira eta barnealdeko txoko askotan izotza sortuko da.Behe-lainoa agertuko da eta jasotzen doan heinean eguzkia ikustekoaukera izango dugu.
Tenperaturari dagokionez, eguneko beroenek ez dutealdaketa nabarmenik sumatuko; 12-14 ºC ingurura igoko dira kostaldeaneta barnealdean ozta-ozta iritsiko dira 10 ºC-ra.
Eusko Jaurlaritzako Klimatogologia eta Meteorologia Zuzendaritzak alerta horia ezarri du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) asteazkenerako ere, muturreko tenperaturek izozteak eragin ditzakete eta.
Ostegunean, goi-hodeien multzo batzuk agertuko dira. Giro eguzkitsua nagusituko da, hala ere zerua ez dugu guztiz urdin ikusiko tarteka goi-hodeiak agertuko baitira. Goizean goiz izotza egingo du barnealdeko bazterretan eta behe-lainoa sortuko da berriro. Egunez termometroak gorabehera handirik gabe jarraituko du.