Gizartea -
Hustea
Familia bat etxetik atera dute Andosillan, eraikineko horma bat behera etorrita
Ondoko etxebizitzaren teilatua jaustean, bi eraikinak banatzen zituen horma erori da. Ez da zauriturik egon.
EITB Media | Agentziak
Familia bat etxetik atera dute gaur goizaldean, Andosillan, ondoko etxebizitzan izandako erortzearen ondorioz.
Goizaldeko ordu batean jazo da gertaera, Barranco 3 kaleko etxebizitza baten teilatuaren zati bat behera etorri denean. Etxea hutsik zegoen eta ez da zauriturik egon, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Teilatua jaustean, baina, bi eraikinak banatzen zituen hormaren zati bat erori da, eta teknikoek ondoko etxebizitzan bizi den familia hotel batera eramatea erabaki dute, etxebizitzan izan diren kalteen arriskua aztertzen duten bitartean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea