Gizartea -
Trenbide-pasagune batean
Emakume bat hil da Durangon, tren batek harrapatuta
Istripua 13.15ean gertatu da eta Euskotrenek esan duenez, trenbidearen hesiak jaitsita zuden istripuaren unean.
Erredakzioa
Emakume bat hil da eguerdian Durangon, Euskotreneko tren batek harrapatuta. Bilbo-Donostia linea egiten duen trena izan da eta une horretan, Ermuara norabidean zihoan.
Euskotrenek esan duenez, istripua 13.15ean gertatu da, trenbidearen 31.893 kilometroan, Fauste-Landako geralekuan. Durangoko geltokitik atera den unirate batek harrapatu du emakumea.
Istripuaren unean hesiak jaitsita zeuden eta argi-seinalizazioak, baita akustikoak ere, ongi zebiltzan.
Trenbide-pasagunea C motakoa dela esan du Euskotrenek. Hau da, pertsonentzat eta ibilgailuentzat babestutakoa. Gainera, oinezkoentzat semaforoak ere badituela berretsi dute.
Trenen zirkulazioa bertan behera gelditu da ordubetez, eta bitarte horretan, errepidetik zerbitzu berezi bat jarri dute martxan.