Gizartea -

Ezbeharra Iturraman

19 urteko gazte bat hil da Iruñean, 11 solairuko eraikin bateko teilatutik erorita

Gaztea Ezkirotz kaleko eraikin bateko teilatuan zegoen, haren pisuarekin egitura hautsi eta barruko patioaren begitik erori denean.

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko gazte bat hil zen larunbat gauean, 11 solairuko eraikin bateko teilatutik erorita, Iruñeko Ezkirotz kalean, Iturrama auzoan.

Iruñeko Udaltzaingoaren iturriek azaldu dutenez, gaztea eraikineko teilatuan zegoen, bere pisuaren ondorioz egitura hautsi eta barruko patioaren begitik erori zenean.

Gertakaria 21:03 aldera jazo zen. Anbulantzia bat bertaratu zen, baina talde medikoak ezin izan zuen ezer egin, gaztea berehala hil baitzen.

Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten, autopsia egiteko, Nafarroako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

Iruñeko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gazteak