Gizartea -
DESAGERTUTAKO PERTSONAK
Lasarte-Orian desagertu den 13 urteko neska bat bilatzen ari dira
Noa San Sebastian Sainz maiatzaren 31tik falta da.
O. A. | EITB MEDIA
Atzo desagertutako 13 urteko neska bat bilatzen ari dira Lasarte-Orian, VOST Euskadik Twitter sare sozialean jakinarazi duenez. Noa San Sebastian Sainz izena du eta maiatzaren 31tik falta da.
VOST Euskadik zabaldutako informazioaren arabera, 1,64 metro luze da, eta begi marroiak eta gaztain koloreko ilea ditu. Nerabeak gris koloreko jertsea eta galtza bakeroak eta zapatila txuriak zeramatzan jantzita desagertu zenean.
Herritarren laguntza eskatu dute,eta haren inguruko informaziorik izanez gero, 112 telefonoarekin harremanetan jartzea nahi dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea